
Albisteak
Senegaleko arrantzale artisauek eta Greenpeacek bateratutako adierazpena
[2012-02-27]Itsasontzi atzerritarrek eragindako gehiegizko arrantzak tokiko komunitateetan dituen eraginak aztertu eta azaltzera joan den “My Artic Sunrise” itsasontziarekin batera egin da adierazpena.
Adierazpen hau, urtarriletik hasita Greenpeacek arrantzale komunitateetan egin duen “nere ahotsa, nere etorkizuna” izeneko karabanaren ostean etorri da, eta gaur egun senegalen ospatzen diren hauteskundeen aurrean, etorkizuneko agintari senegaldarrei gonbite bat izan nahi du.
Adierazpenak gaur egungo arrantza politikek dituzten gabeziak azpimarratzen ditu Senegal bezalako herrialde batean, non arrantzak toki berezia duen bai ekonomian zein biztanleriaren elikadura segurtasunean. Gainera Senegaleko itsas baliabideen kudeaketa jasangarri eta bidezkoaren inguruan arrantzaleen ikuspuntua azaltzen du.
Senegaleko itsasoa ez da arrantzontzi atzerritarrek eragiten duten presioa jasatako gai. Honen ondorioak izugarriak dira: ontzi tradizionaletan doazen arrantzaleek, beraien ogibidea desagertuz doala ikusten dute.
Berria (frantsesez)
Iturria: Greenpeace


