
Lan bilerak Erroman
[2009-11-16]
FAOren biltzarra, Elikadura Segurtasunari buruzko Mundu Biltzarra, eta haren foro alternatiboa, Gizarte Zibilaren Herrien Elikadura Segurtasunaren Foroa, dela eta, Munduko Landaguneko bi ordezkari, Jose Antonio Osaba eta Jose Mari Zeberio, Erromara bertaratu dira.
Jose Antonio Osabak, Famili Nekazaritzaren Urte Internazionalaren aldeko kanpainaren arduraduna, lan bilera anitz izan ditu dagoeneko.
Haien artean aipagarria da Vashee jaunarekin, Nazioarte Nekazal Ekoizleen Federazioko-FIPA Presidentea, izandakoa. Bere erakundearen komite exekutiboaren hurrengo bileran NFNUren eztabaida zabaltzearen konpromisoa hartuz zuen.
Baita ere, iritziak elkartrukatu zituen Philippe Remy, FIDAkoa, eta Carmen Sqheff, FAO-FIDAn Argentinako enbaxadorea. Azken honek Argentinako Nekazaritza Ministro ordeari, hurrengo ordutan Erromara iritsi behar zen, NFNUri buruzko informazioa helaraziko ziola esan zuen.
Hauek ez ziren topaketa bakarrak izan. Jose Antoni Osabak Paul Nicholson, Vía Campesina; Babacar jauna, ROPPAko aholkularia; Pote Chumsri doktorea, SorKorPoreko Idazkari Nagusia eta Pedro Perettirekin, COPROFAM, bilera egiteko parada izan zuen.
Aipatu behar da, Erroman Lany Rebagay, AsiaDHRRA, eta PAKISAMAren, AFAren kide den erakundea, ordezkariak badirela, NFNUren aldeko kanpaina egiten.


