
CIPCA eta Agrocaineko kideen bisita Munduko Landagunera
[2009-11-13]"Herrien arteko gozokiak" programako bultzatzaile diren Gladys Chumacero (Agrocaine Nekazari elkarteko presidentea) eta Merardo Pozo (Nekazaritzaren Promozio eta Grapenerako Ikerketa Zentroko-CIPCA landa teknikaria) MLren egoitza bisitatu zuten.
Egitasmo hau Torotoron (Potosí, Bolivia) aurrera eramaten da CPCAren eskutik, MLko bazkidea. Zarauzko Udalak finantzatzen du eta TAU Fundazioak eta MLk sortutako kontsortzio batek bultzatzen du. Bere helburu nagusia fruitu moldaketarako lan gune bat indartzea da.
Gladys Chumacero eta Merardo Pozo hamaika egunez Euskal Herrian izan dira. Bertan euskal nekazarien produkzio esperientzia anitzak ezagutzeko parada izan dute, Agrocainen produktua nagusia; guaiaba, kamote eta limonezko mermelada ekologikoa, hobeto promozionatzeko asmoz. Hau dela eta, TAU eta MLren eskutik hainbat fruitu produktoreri bisita egin diete, Biolur Ekoizle Ekologikoen Elkartea eta Garaia Kooperatiba kasu. Baita ere Kalitatea Fundazioa eta IDIAZAL Kontseilu Erregulatzailearen esperientzia ezagutzeko aukera izan dute.


