
KLIMA-ALDAKETA, GAZTEEK ETA GAZTEENTZAT IDATZIA
[2009-03-16]
Garapenerako Nazio Batuen Programak eta Peace Child-ek "Itxaropenaren eta etsipenaren artean bi gradu baino ez" izeneko txostena argitaratu zuten 2008an, gazteek gazteentzat idatzia. Bertan, Giza Garapenari buruzko Txostenean jasotzen diren giltzarri nagusiak biltzen dira. Klima-aldaketa da txostenaren gai nagusia, eta garapenerako mehatxua den aldetik lantzen da gaia
Bertsio elebiduna EAEko ikastetxeetan banatuko da, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren eta UNESCO Etxearen arteko lankidetza akordioari ezker esker.


