
Albisteak
Landa Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruko hizketaldiak
[2011-11-14]CIPCAko zuzendaria eta Munduko Landaguneko Zuzendaritza Batzordeko partaide den Lorenzo Solisek idatzitako “Landa Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruko hizketaldiak” izeneko artilukua irakurtzera gonbidatzen zaituztegu.
Peru-n transgenikoak sartzeko luzamendua
[2011-11-07]Hazi transgenikoak herrialdean sartu eta produzitzeko 10 urtetako luzamendua ezarri duen lege bat onartu da Perun, bertako Kongresuaren botoen gehiengoarekin.
Munduko Landaguneko kide den Conveagroko Presidentak, Lucila Quintana andreak, pozez hartu du berri hau eta Peruko nekazal gremioak biodibertsitatea, nekazaritza, gastronomia eta osasunaren alde lanean jarraitzera bultzatu ditu.FAO: Elikadura Segurtasunaren Batzordeak prezioen igoerari aurre egitea eskatu du
[2011-10-27]Urriaren 17tik 22ra Erroman izan den 37. saioan, Elikadura Segurtasunaren Biltzarrak elikadura segurtasunerako garrantzitsuak diren gaiak jorratu zituen: elikadura prezioen lurrunkortasuna, neurri txikiko nekazaritzan inbertsioak, eta nutrizio, elikadura segurtasun eta genero gaiak.
Urriak 15: Landa Emakumearen Nazioarteko Eguna
[2011-10-15]2007ko urriaren 18a, Nazio Batuetako Biltzar Orokorrak, urtero urriaren 15ean Landa Emakumeen Nazioarteko Eguna deklaratu eta ospatuko dela adierazi zuen 62/136 resoluzioarenbitartez.
Familia Nekazaritzaren Munduko Biltzarraren Arrakasta handia
[2011-10-10]Familia Nekazaritzaren Munduko biltzarra 5 kontinenteetako landaguneko ordezkarien partaidetza haundiarekin amaitu berri da, izandako hitzaldiek oso maila altua izan dutelarik. Laster eskuragarri izango dituzue webgunean.
-
[2011-09-23]
Atzo Espainiako parlamentuak Nekazal Ustiapenen Jabetza Partekatuaren legea ahobatez onartu zuen. Lege honek, aitorpen juridiko eta ekonomikoaren bitartez, landagunean emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatuko duen testuingurua sortu du.
Arrakasta New Yorkeko batzarretan
[2011-09-16]Munduko Landaguneko idazkari betearazleak, Jose Maria Zeberiok eta FNNU kanpainako koordinatzaileak, Jose Antonio Osabak New Yorkera egindako bidaiaren ostean, 4 eguneko egonaldi hartako lorpenak eman nahi ditugu jakitera.
URRATS BAT GEHIAGO FAMILIA NEKAZARITZAREN NAZIOARTEKO URTEAREN KANPAINAN
[2011-09-15]- Costa Ricako gobernuak ere bere atxikipena adierazi dio kanpainari. Jada 10 gobernu eta 345 erakundek batzen dituzte euren indarrak.
- Munduko Landaguneak kanpaina bultzatzen jarraitzen du atsedenik gabe, eta bide horretan, egunotan ordekaritza bat New York-en da, Nazio Batuen Erakundean.-
[2011-09-09]
Munduko Landaguneko ordezkaritza batNew Yorken izan da irailaren 11 eta 16ra bitartean. Nazio Batuen Erakundeko herrialdeen hainbat enbaxadorerekin eta erakunderekin batzar garrantzitsuak egin dituzte NBEaren Asanblea Orokorrak 2014 Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtea izendatzeko Kanpainaren baitan.
Familia Nekazaritzaren Urtea Kanpaina adierazpena
[2011-08-23]FAO erakundeak Abuztuaren 18-an Afrika Adarreko goseteari buruz egindako batzarrean Munduko Landaguneak adierazpen hau egin zuen Familia Nekazaritzaren Urtea Kanpaina izendatze aldera daraman kanpainaren barruan.


