
Albisteak
Oinarrizko nekazaritza-produktuen prezioen igoera
[2007-05-07]Txostena: "Oinarrizko nekazaritza-produktuen merkatuen egoera 2006an"
[2007-05-07]"Uzta-itxaropenak eta elikadura-egoera"
[2007-05-07]EUROPAKO GIZARTE-MUGIMENDUA EPA-N AURKA
[2007-04-12]
Apirilaren 19an, goizeko 10etan, europar batasuneko 30 GKE elkarte baino gehiago, europako 13 herrialdeetan alemaniako enbajaden aurrean bildu ginen EPAn aurka azaltzeko. Europar Batasunak, Afrika, Karibe eta Ozeano Bareko (ACP) hainbat herrialdeekin sinatu nahi dituen merkataritza-akordioak (EPAk) bidezkoak ez direla salatu nahi da. Munduko Landagunea EPAn aurkako europako kanpainan zuzenean ari da parte hartzen eta Euskadiko GKE Koordinadorarekin batera, apirilaren 19rako Bilboko ekitaldia prestatu zuen.
-
[2007-03-30]
2007ko martxoaren 28tik 30era bitartean, lehen Gizarte Foro Nazionala ari dira egiten Loumbilan, Ouagadugutik (Burkina Fasoko hiriburutik) 15 km-ra, eta parte-hartzaileetako bat Munduko Landagunea da.
GIZARTE ERAKUNDEAK G33REN AURREAN
[2007-03-25]Hainbat gizarte erakundeek munduko nekazari txikien bizimodua eta garapenerako eskubidea aintzat hartu dadin aldarrikatu dute G33 taldearen aurrean.
MUNDUKO LANDAGUNEA BENIN ETA BURKINA FASON
[2007-03-20]Munduko Landaguneko Idazkaritza Exekutiboko kide Jose Antonio Osaba Behatzaile joan da Topaketara, Nekazaritzako eta Abelzaintzako ekoizleen Nazioarteko Federazioaren (FIPAren) Afrika Batzordeak antolatu duen horretara.
Hortaz gain, Munduko Landaguneko ordezkariak Burkina Fasoko Gizarte Foroan parte hartuko du martxoaren 28tik 30era. Gizarte Foro hori arestian Nairobin, Kenyan, egin den Munduko Gizarte Foroaren bertsio nazionala da. Burkina Fasoko Gizarte Foroa Ouagadugú —Burkina Fasoko hiriburua— inguruan egingo da, eta 600 lagun inguru espero dira.ARTZAIN RUMANIARRAK ARTZAIN MUNDUAN
[2007-03-14]Datorren maiatzean artzain talde rumaniar bat Euskal Herrira etorriko da Artzain Munduaren eskutik. Bisita honetan Euskal Herriko artzainen esperientzia eta gure sektoreko ezaugarri nagusiak ezagutuko dituzte.
MUNDUKO LANDAGUNEAREN VII. BATZAR NAGUSIA
[2007-03-06]Munduko Landagunearen VII. Batzar Nagusia gauzatu zen martsoaren 8an, Arkauteko Nekazal Etxean. Batzarra 16:30etan hasi zen, eta honako gai hauek landu genituen, besteak beste: 2006eko ekitaldian MLk egindako jarduerak, 2006ko urriaren 19an, 20an eta 21ean Donostian eta Arantzazun gauzatu genuen Nazioarteko Biltzarreko emaitzak, eta 2007-2010 MLren Plan Estrategikoaren alderdi nagusiak.
Batzar Nagusian Batzordeko kideek eta MLren nondik norakoen berri izan nahi zuten Bazkide eta Kolaboratzaileek hartu zuten parte: guztira 42 pertsona gerturatu ziren Arkauteko Nekazal Etxera.JAKARTAN UHOLDE IKARAGARRIAK: BINA DESAKOEN BERRIAK
[2007-02-08]Joan den ostirala geroztik (otsailaren 2a), Jakarta hiriko azaleraren %70a ur azpian aurkitzen da. Egun hortan hasitako euri jasa izugarrien ondorioz, hiria zeharkatzen duten errekak gainezka egin dute eta milaka etxebizitza, eraikin publiko eta bulego ur azpian gelditu dira. Ondorioz, gutxienez 47 pertsona hil dira eta 300.000 baino pertsona gehiagok euren etxeetatik alde egin behar izan dute seguroago egongo diren toki altuagoetara. Jakartako aktibitatea erabat geldituta dago. MLren tokiko GKE kolaboratzaileak informazio gehiago bidali digu.


