
Albisteak
Peruko nekazari elkarteak batu dira Ekonomia Ministroari PREDA legea bete dezala eskatzeko
[2009-10-14]Peruko nekazal erakunde nagusiak ekimen komunak abiatuko dituzte Ekonomia eta Finantza Ministroari, Luis Carranza, Nekazal Zerga Birmoldatzeko Legea, PREDA, bete dezala eskatzeko. Ekimen hauen bidez, AGROBANCOk 50 miloi eguzki (bertako txanpona) zorra ordaintzen utzi dezatela, Auzitegi Konstituzionala agindu zuen bezala.
-
[2009-10-14]Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Landa-eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren VI. edizioa antolatu du Landa-eremuko Emakumeen batzordearen lankidetzarekin.
Jacques Diouf, FAOren Zuzendari Orokorra, Goi Mailako Forumari hasiera eman zion
[2009-10-13]Nekazaritza mundu populazio handiago bati eta ingurugiroaren beharrei erantzun nahi badie produktiboagoa izan behar dela esan zuen Jacques Diouf, FAOren Zuzendari Orokorra.
Aita Michael Radja Pandiem-ren bisita
[2009-10-09]Atzo arratsaldean Aita Michael Radja Pandiem-ren, Kalkutako klaretianoen Gorena, bisita jaso genuen. Estatuan bisitan da eta Aitor Kamiruagaz, klaretianoa eta Proclade Yanapay, lagunduta Munduko Landaguneko egoitzara etorri zen.
Munduko Landaguneak Elikaduraren Munduko Biltzarra prestatzeko bileretan parte hartuko du
[2009-10-09]ML FAOk antolatzen duen Goi Mailako Adituen Forora gonbidatua izan da. Biltzarra Erroman burutuko da urriaren 12 eta 13an, "Mundua nola elikatu 2050an" izenburupean.
-
[2009-10-08]
Elkarlan Ekonomiko eta Garaperako Erakundeak-OECE urtero antolatzen duen nekazal garapenerako biltzarra "Nekazaritzaren garapenerako politikak mundua aldatzeko beharrak ezagutzeko" titulupean ospatuko da. Topalekua Quebec izango da urriaren 13tik 15ra.
Enba aldizkariak dio baserritarren pentsioak gainontzeko herritarren erdia direla
[2009-10-07]INSSaren (Segurtasun Sozialaren Institutua) arabera euskal baserritarrek jasotzen duten erretiro pentsioa gainontzeko herritarrenaren erdia da. Datu hauek Enba aldizkaria publikatu ditu.
Nekazari europarrek manifestaldia burutu zuten Bruselan
[2009-10-06]Milaka baserritar, Europako herrialde guztietatik etorritakoak, Europar Batasunaren egoitzaren aurrean protesta egin zuten. Eraikinaren barrualdean europar estuetako ministroak bilera egiten ari ziren esneki sektorearen etorkizunaz eztabaidatzen.
FNNUri begirako lan bilerak Pakistan eta Indian
[2009-10-06]
Munduko Landaguneako Asiarako arduraduna, Miren Larrea, India eta Pakistanetik egindako bidaiatik pozik bueltatu da bertan ospatutako bilerekin. Helburutariko bat FNNUren Asiako Eskualdeko bileraren prestakizunak aurreratzea zen. Biltzar hau abenduaren 1etik 4ra bitarte New Delhin ospatuko da.
El Nacional egunkari venezuelarrak dio EB eta Mercosur artean desadostasunak izan direla
[2009-10-05]Geoffrey Barrett-ek, Uruguay eta Paraguayrako EBren arduraduna, desadostasun komertzialak direla eta EB eta Mercosur negoziaketak eten dituztela adierazi du. "Mecosurekin azkeneko bilera maizaen ospatu genuen Pragan eta egoera aztertzen ari gara" esan zuen.


