
Albisteak
-
[2009-10-22]AFA hornitzen duten erakundeen emakume liderrak dei egin zieten klima aldaketan parte hartzen zuten nazioarteko ordezkariei. Emakumeek generoa kontutan hartuko dituzten politikak eskatu zituzten eta emakumeak gai honetaz formatuko dituzten programak ere.
Klima aldaketari buruzko AFAren bideoa
[2009-10-21]Klima aldaketari buruzko Asiako Nekazarien Elkartearen-AFA, Munduko landaguneko kidea, bideoa.
Peruko kafe esportazioak %25a murriztu dira
[2009-10-20]Lorenzo Castillok, Peruko Kafearen Batzorde Nazionaleko-JNC idazkari nagusia, kafe esportazioak %25 murriztu direla azaldu zuen. Honen errudun nagusiak klima aldaketa eta mundua astintzen duen krisialdia dira.
Munduko Landaguneak OCDEren Nekazal Garapenerako Urteroko Biltzarrean parte hartu zuen
[2009-10-20]
Urriaren 13tik 15ra bitarte Quebecen Kooperazio eta Hazkunde Ekonomikorako Erakundea-OCDEren Nekazal Garapenerako Urteroko Biltzarra ospatu zen, "Nekazal politikak garatuz aldaketan den munduari aurre egiteko" titulupean.
AFA NBren Bangkokko egoitzaren aurrean aldaketa klimatikoaren aurkako manifestaziora batu zen
[2009-10-19]Asiako Nekazarien Erakundea-AFAk GNE eta ekoizle erakundetako kidekin batera manifestazio burutu zuen. Protestaldia azaroaren 5an Nazio Batuak Bangkoken duen egoitzaren aurrean burutu zen era baketsu batean eta 2000 pertsonek parte hartu zuten.
AFDIren aldizkariaren ale berria
[2009-10-18]Frantses Nekazariak eta Garapen Internazionala antolakundeak bere astekariaren ale berri bat kaleratu du. Bertan hiru gai jorratzen dituzte: klima aldaketari buruzko eztabaida proposamena, banketxe eta NDFren biltzarra eta Hegoamerikak bananen esportazioari buruzko onartutako akordioa.
-
[2009-10-16]
Erroman 2009ko urriaren 13an ospatutako Elikaduraren Segurtasunaren inguruko azkeneko bilkuran, MLk hitza hartu zuen enbaxadore, FAO eta FIDAren goi kargudun, aditu, GKE, unibertsitateetako ordezkari eta abar luze baten aurrean, Nekazaritza Familiarraren Urte Internazionalaren beharra aldarrikatzeko.
Tomas Katari Institutu Politekniko-IPTK kideek Munduko Landagunea bisitatu dute
[2009-10-15]
Ivan Ramiro Arancibia, Zuzendari Orokorra, eta Gonzalo Soruco, Planifikazio Arduraduna, Munduko Landagunearen bulegoetan izan dira, Mariaren Konpainiaren Elkartasunerako Fundazio Internazionalaren kideekin batera.
Alde Menditsuen Onuren Europar Kongresua hasi zen
[2009-10-15]Atzokoan Alde Menditsuen Onuren Europar Kongresuari hasiera eman zioten Arantzazun (Oñati). Edizio honetako titulua “Europar mendien benetako balioa: Herri menditsuak lurralde kudeatzaile bezala eta europar gizartearentzako onura sortzaile. Politikak eta aukerak” izango da.
Peruko nekazari elkarteak batu dira Ekonomia Ministroari PREDA legea bete dezala eskatzeko
[2009-10-14]Peruko nekazal erakunde nagusiak ekimen komunak abiatuko dituzte Ekonomia eta Finantza Ministroari, Luis Carranza, Nekazal Zerga Birmoldatzeko Legea, PREDA, bete dezala eskatzeko. Ekimen hauen bidez, AGROBANCOk 50 miloi eguzki (bertako txanpona) zorra ordaintzen utzi dezatela, Auzitegi Konstituzionala agindu zuen bezala.


