
Albisteak
INDRA Fundazioak Uruguaiko Turismo Ministerioak antolaturiko jardunaldi batzuetan parte hartu zuen
[2009-10-02]Aler Donadío, Rio Negro Institutuko-INDRA zuzendaria, "Uruguain turismo arduratsuaren aldeko proposamenak" jardunaldietan hitza hartu zuen. Turismo Ministerioa biltzarraren antolatzailea zen.
MMAren Foro Publikoa amaitu da
[2009-10-02]Irailaren 28tik 30ra Munduko Merkataritza Antolakundearen (MMA) Foro Publikoa ospatu da. Biltzarra Ginebran egin zen "Mundu mailako arazoak, mundu mailako konponbideak: nazioarteko aginte hobeago baterantz" titulupean.
Nekazaritzaren etorkizuna eta elikagaien segurtasuna aldaketa klimatikoari estuki lotuak dira
[2009-10-01]FAOren txosten batek dio eskualde pobreenak eta gosete kronikoa dutenak aldaketa klimatikoaren eragina nabarmena biziko dute. Garapen bidean diren estatu asko, bereziki Afrikakoak, janari inportazioetaz menpekoagoak egingo dira.
Nekazaritza zitrikoa salbatzeko akordioa Espainian
[2009-10-01]ASAJA, COAG, UPA, Nekazal-elikadura Kooperatiba, industria, banaketa eta Gobernu espainiarrak nekazaritza zitrikoa salbatzeko akordio sinatu dute.
-
[2009-09-30]
Nekazal Garapen Jasangarrirako Asiako Nekazal Elkarteak-AFA, MLko bazkidea, Asiako zortzi herrialdetako bederatzi nekazal erakundeekin batera jardunaldiak antolatu ditu. Erakunde hauek 10 milioi baserritar ordezkatzen dituzte. Jardunaldien izenburua "Nekazarien ahotsak, nekazarien beharrak. Elikaduraren subiranotasuna, klima aldaketa eta marketingari buruzko eskualde jardunaldiak" da.
La Revista Agraria-ren ale berria
[2009-09-30]Gizarte Ikerketarako Zentro Peruarrak-CEPES La Revista Agraria-ren ale berri bat argitaratu du. CEPES Munduko Landaguneko kolaboratzailea da eta Peruko Nekazal Konbentzio Nazionaleko-CEPES kidea.
-
[2009-09-29]
Peruko Esne Abeltzainen Elkartearen prentsa oharra.
CIPCAk abian jarri du "Ekin dezagun elkarrekin Aldaketa Klimatikoari"
[2009-09-29]Boliviako Nekazarien Promoziorako Ikerketa Zentroak-CIPCA irailaren 22an "Ekin dezagun elkarrekin Aldaketa Klimatikoari" kanpaina hasi zuen. Herrialdearen 4 makroeskualdetan aldaketa klimatikoak izango dituen eraginei buruzko erreportajearen proiekziorekin hasiera eman zion.
AbcBurkinak bere Internet buletinaren ale berri bat publikatu du
[2009-09-28]http://www.abcburkina.net/content/view/724/1/lang,fr/
Munduko Landaguneko bi kide MMAren Foro Publikoan parte hartuko dute
[2009-09-28]MLko bi kide Munduko Merkataritza Antolakundearen (MMA) Foro Publikoan parte hartuko dute. Biltzarra Ginebran ospatuko da irailaren 28tik 30ra "Mundu mailako arazoak, mundu mailako konponbideak: nazioarteko aginte hobeago baterantz" titulupean.


