
Albisteak
Klima aldaketa eta elikadura segurtasunaren erronkari elkarri aurre eginez
[2009-12-04]Nekazaritzaren eginkizunak karbonoa lur zoruan mantentzen dute eta hau klima aldaketa ekiditeko eta elikadura segurtasuna bermatzeko oso baliagarria izan daiteke garapen bidean diren estatuetan. Horrela dio FAOk aurkeztutako txostena Kopenhage-ko Biltzarraren atarian.
Datorren astean Klima Aldaketari buruzko NBen Biltzarrari hasiera emango diote
[2009-12-03]2007 Baliko Klima Aldaketari buruzko Biltzarraren (COP13) akordioek Kopenhage-ko bilerari bidea ireki zioten (COP15, 2009ko abenduaren 7tik 18ra bitarte). Kopenhage-n Kioto-ko protokoloa 2012an ordezkatu behar duena negoziatuko da. Eskuetatik ihes egin dezakeen egoera gelditzeko azken aukera izan daiteke.
-
[2009-12-03]
Conchi Kintanak, Munduko Landaguneko Arlo Zientifikoko arduraduna, NBen Klima Aldaketari buruzko Biltzarraren inguruko artikulua idatzi du
-
[2009-12-02]
CIFAk Business Standard egunkari indiarrean argitaratutako artikulua.
Munduko Landaguneko bi kide REAFen parte hartzen ari dira Uruguain
[2009-12-02]MLko Amerikarako Koordinatzailea, Mari Luz Iñarra, eta Idazkari Nagusia, Jose Mari Zeberio, Montevideon dira REAFen (Mercosuren Famili Nekazaritzari buruzko Bilera) XII. biltzarrean. Topaketa abenduaren 1tik 4ra Uruguaiko hiriburuan.
-
[2009-12-01]Abere osasun gintzan dihardutenek egoera Apolo 11 ilargira heldu zenekoarekin konparatzen dute. Hurrengo 18 hilabeteetan zehar FAO, Abere Osasunaren Mundu Erakundea-OIE eta beste bazkide batzuek behi izurritea gainditu dela jakinaraziko dute. Izurrite hau abere gaixotasunen artean kaltegarriena izan da.
-
[2009-12-01]MKEren Zuzendari Nagusiak, Pascal Lamy, azaroaren 30an Geneva-n Zazpigarren Ministerio Biltzarra ireki zuen. Bertako kideei "batasuna indarra da" esaldia aplikatu dezatela eskatu zuen. "Hurrengo egunetan batu eta indartuago aterako gara, Dohako iztulia 2010an amaitzeko asmoz" esan zuen.
Indiako Nekazarien Seigarren Biltzar Nazionala
[2009-11-30]Abenduaren 2 eta 3an eta Indiako Nekazari Elkarteen Kontsortzioak-CIFA antolatuta, New Delhin Indiako Nekazarien Seigarren Biltzar Nazionala ospatuko da.
Esperientzien elkar ezagutza Hegoamerika eta Espainia artean
[2009-11-30]Bi asteetan zehar Hegoamerikako 30 nekazariek Espainia bisitatu dute Espainiako Nekazal Garapenerako Sarearen-REDR eskutik eta FAOren laguntzarekin.
Komertzio Askeko Tratatua Europar Batasuna eta Peru eta Kolonbia artean ez da itxi
[2009-11-26]Komertzio Askeko Tratatuak-KAT Europar Batasuna eta Peru eta Kolonbia artekoa ez du adostasuna lortu eta beraz ez da itxi. Arrazoi nagusiak nekazaritza eta automobilen arloan izandako desadostasunak dira.


