
Albisteak
INTERNATIONAL LAND COALITION ELKARTEKO KIDE EGIN DA MUNDUKO LANDAGUNEA
[2013-04-26]Lurraren Munduko Foroan egindako Batzarrak ofizialki onartu du ML bazkide izendatzea.

GOSEAREN AURKAKO GAILURRA MADRILEN: ELIKAGAIEN SEGURTASUNA ZIURTATZEA, PRESAZKO ERRONKA
[2013-04-15]Familia nekazarien papera indartzeko beharra garbi geratu da beste behin, Gosearen aurkako borrokan aurrera egiteko; baliabide naturalak, teknologia nahiz inbertsioak eskuratu ahal izateko aukera zein garrantzitsua den azpimarratu du gizarte zibilak.
GOSEAREN BILAKAERA NEURTZEKO SISTEMA BERRIA FROGATUKO DU FAOK
[2013-03-18]Mundu zabaleko herrialdeetan gosea daukan bilakaera neurtzeko “metodo berria, azkarragoa eta zehatzagoa” esperimentatuko du FAOK datozen hilabeteetan.
MUNDUKO LANDAGUNEA "HERRI ONURAKOTZAT" AITORTU DUTE
[2013-03-07]Beren jardueren bitartez interes orokorra lortzen laguntzen duten elkarteek jasotzen dute Eusko Jaurlaritzaren izendapen hori.
ARRANTZA JASANGARRIAREN ERRENTAGARRITASUNA AGERIAN JARRI DU IKERKETA ZIENTIFIKO BATEK
[2013-02-07]Arrantza guneek jasaten duten presioa txikiagotzeak emaitza onak dakartza denbora epe labur batean. Horixe dio Espainiako Ikerketa Zientifikoetarako Kontseilu Nagusiak.
"EMAKUMEEN PAPERAK BEREBIZIKO GARRANTZIA DU NUTRIZIOA ETA ELIKAGAIEN SEGURTASUNA BERMATZEKO LANETAN"
[2013-02-01]AFA Asiako Laborarien Elkarteak emakumeen parte-hartzea aldarrikatu du nutrizioa eta elikagaien segurtasunarekin lotutako mekanismo eta prozesuetan.
FAMILIA NEKAZARITZAK MEREZI DUEN BULTZADA
[2013-01-28]2014 Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtea prestatzeko gizarte zibilak 2012an antolatutako ekintzen laburpena.
-
[2013-01-17]
Gosea, Elikagaien Segurtasuna eta Nutrizioari buruzko online kontsultarako Munduko Landaguneak egindako ekarpena.
"NEKAZAL ELKARTEAK FUNTSEZKO ARMA DIRA FAMILIA NEKAZARITZAREN GARAPENERAKO"
[2013-01-03]Conveagroren XV. Konbentzio Nazionala Peruko nekazari-gremioen topagune izan da berriki, ‘Nekazal elkarteen erronka, Landa Garapen Jasangarrira bidean’ lemapean.
50 URTE BETE DITU INADES-FORMATION ELKARTEAK, AFRIKAKO LANDAGUNEAREKIN KONPROMISO EREDUGARRIZ
[2012-12-13]Garapen Sozial eta Ekonomikorako Afrikar Institutuak (INADES, frantsesez) mende erdia bete du berriki eta urtemuga hori ospatzeko ekitaldiak egiten ari da azken asteotan.


