
Helburuak
Landagunearen ustetan, bere egitekoa landa ingurunearen gainean lan egiten duten agente ezberdinen arteko harremana erraztuko duen tresna bihurtzea da, honela agente horiek elkar ezagutu daitezen, lehenik eta behin beren arazo eta gatazkak ulertuz, geroago hauek konpontzeko bideak sustatzeko.
Bere egitekoa betetzeko Landaguneak helburu zehatz batzuk ezarri ditu:
Kide eta kolaboratzaileen sare bat osatzea, landa inguruneko garapenaz arduratzen diren pertsona eta erakundeen esfortzuak bildu, koordinatu eta elkartzeko eta ML-ren posizio eta aukerak indartzeko. Landagunea arazo konkretuei erantzuteko, zein agente ezberdinen erlazioa kanalizatuko duen zubi bezala aritzeko sortu da.
Landa ingurunean errepikatzen diren errealitate eta gatazka ezberdinak ezagutzea. Datu-base on bat sortzea, errealitatearen, arazoen eta politiken analisi eta jarraipena egiteko informazioa eman diezagun.
Landa inguruneari buruz sentsibilizatu, zabaldu eta komunikatzea. Informazioa aztertu eta ML-ren hausnarketak eta proposamenak egiteko gai izateaz gain, existitzen diren beste batzuk aztertu eta hauek gizarte eta erakundeetan eragina izan dezaten saiatuko diren talde tekniko propio bat eta kolaboratzaile eta aditu sare bat sortu eta finkatzea.
Landaguneak garapen proposamenak ere bultzatuko ditu. Landagunea ikerketa zentro bihurtu ezin daitekeen arren, arazo zehatzak konpontzeko proposamenak dituzten erakundeak koordinatu behar eta ahal ditu, kooperazioa, laguntza teknikoa eta abar erraztuz, Garapen proiektu zehatzak sortzen zuzenean parte hartuz eta hauek aurrera eramateko finantzaketa bilatuz.
Herri administrazioei eta nazioarteko erakundeei jarrerak helaraztea. ML presio talde bat izan behar da, landa ingurune guztietako biztanleen eskarientzako bozgorailu bat.


