
Nor gara
Munduko Landagunea Elkartea landa-garapenaren inguruko behatoki, analisi eta elkartze foro bat da. Unibertsitate eta bestelako prestakuntza edo ikerketa zentro, nekazari elkarte eta oinarriko elkarteekin lotura sendoak dituzten GKE-ekin hitzarmenak egin ditu. Lan honen emaitza gisa, nekazari, abeltzain eta mundu osoko landa ingurune ezberdinetan bizi diren biztanleen arazoak aztertzeko, eta jarduera proposamenak egiten joateko balio duen informazio fidagarria lortzen da.
ML nazioarteko izaera duen eta mundu mailakoa den irabazi-asmorik gabeko erakunde gisa osatzen da. Bost kontinenteak barnean hartzen dituen sare bezala definitzen da eta pertsonek zein erakundeek osatzen dute. Erakunde eta pertsona hauek garapen iraunkorra eta bidezko bat bilatzeko konpromezua hartu dute, bereziki landa inguruneko garapenaren alorrean.
Landa inguruneko garapenaren lortu nahian, ML-k munduko landa ingurune ezberdinetan lankidetza proiektuen burutzea bultzatzen ere lan egiten du.


