
IFOAM. Lidergo organikorako ikastaroa.- Nekazaritza ekologikoa bultzatzen duten mugimenduen nazioarteko federazioak, IFOAMek, etorkizuneko lider organikoak prestatzeko ikastaroa antolatu du. Urtebeteko iraupena duen formazio honen bitartez, ikasteko eta esperientziak trukatzeko gune bat sortuko dute; estrategia berritzaileak eta sare indartsuak osatzeko balioko du, baita ere.
Nekazaritza ekologikoaren arloko gaur egungo nahiz etorkizuneko liderrak prestatzeko ikastaro honetan, parte-hartzaileek ardurak hartzeko gaitasuna indartuko dute, beti ere mundu jasangarriago bat osatzeko bidean erabilgarria izango zaiena.
Asia eta Ozeano Bareko eskualdean elikagaien prezioen gorakadari erantzuteko politikak.- Asia eta Ozeano Bareko herrialdeetan elikagaien prezioen gorakadari erantzuteko politikei buruzko Eskualdeko Goi Mailako Konferentziaren laburpena.
Gosea eta GEOen inguruko gogoeta sakona.- 'Gosea munduan, GEOak garatzeko alibia'. Gaur egun bizi dugun elikadura krisia gainditzeko transgenikoen beharra sostengatzen dutenen argumentuei erantzuten die 'Libération' egunkarian argitaratutako artikulo honek.
- Perun Genetikoki Aldatutako organismoen sarrerarako Luzamenduaren inguruko 29811 zenbakidun Legea


