
Hasiera > Kooperazioa > Proiektuak > Afrika > Elikagaien autosufizientzia eta autofinantzaketaren sustapena Burundiko baserri-inguruan
Proiektuak:
Afrika
Elikagaien autosufizientzia eta autofinantzaketaren sustapena Burundiko baserri-inguruan
[2006ko Azaroa - 2008ko Azaroa]- Edukia
- Proiektu honen helmuga Gitega lurraldeko (Burundi) baserri-giroko komunitate bat elikagaien autosufizientziara iristea da, egun gosetearen mehatxua baitu gainean. Bi alderdi nagusi landuko dira: nekazaritza jorratu eta azienda haztea, hurrengo jarduera zehatzetan: laborantzan, fruta-arbolak (ahuakateak, laranjondoak, limoiak, papaiondoak, aranondoak eta, batik bat, bananondoak) erosi eta landatzea; abeltzaintzan, ahuntz, untxi eta oiloak erostea eta animalientzako oinarrizko aterpe-azpiegiturak eraikitzea. Proiektuko alderdi biok, tokiko pertsonalak emango duen prestakuntza eta ikuskaritza teknikoari esker sostengatuko dira. CSCE erakundeak proiektu hau 10.000 euroz finantzatu du eta FCI erakundeak, berriz, 5.000 euro bideratu ditu horretara.
- Lugar
- Gitega, Burundi.
- Onuradunak
- Gitega komunitatea, azpitaldeak: Quartier Swahili, Site Birohe, Nyabututsi-Mushasha, Songa-Tankoma eta Nyakibingo-Gitamo; guztira berrehun bat familia.
- Lekuko kidea
- Bene-Tereziya-ko kongregazioa.


