Hasiera > Kooperazioa > Proiektuak > Afrika > Chad-eko Dono-Manga Barrutiko Ospitalea eraikitzeko laguntza

Icono noticiasProiektuak: Afrika

Chad-eko Dono-Manga Barrutiko Ospitalea eraikitzeko laguntza

[2005ko urria - 2006eko iraila]

Edukia
Chadeko Osasun Ministerioak sorturiko Barruti Soziosanitarioak eraginkortasunez eta benetan funtzionatzea nahi da, orain dela gutxi arte ia osasun-laguntzarik ez zuen eremu horretan. Horretarako, funtsezkoa da Osasun Zentroen eta Anbulatorioen sarea eragingarri bihurtzea, eta Barrutiko Ospitalea eraikitzea, sorospen sakonagoa edo espezializatua behar duten gaixoak bertara bidali ahal izateko. Ministerioak Barruti Soziosanitarioaren kudeaketa BELACD de Laïren ardurapean utzi du, proiektuaren tokiko lankidearen eskuetan. Honako hauek dira proiektuaren helburu nagusiak: barrutiko ospitalea eraikitzeko laguntza ematea (ospitaleko lanak oso aurreratuta daude); eta ospitalea beharrezko elementu batzuez hornitzea, esate baterako, bertako lurraldeari egokituriko anbulantzia bat eta operazio-gelarako lanabes batzuk. Proiektuaren kostu osoa 290.722,34 eurokoa da. Bizkaiko Foru Aldundiak 143.200 euro finantzatu ditu.
Lugar
La Tandjiléko prefekturan, Chaden.
Onuradunak
Dono-Manga Barruti Soziosanitarioko komunitateak. Barruti horren barruan La Tandjilé Este Departamentuko Dono-Manga, Guidari eta Ndam azpiprefekturak daude.
Lekuko kidea
BELACD DE LAÏ.
Eusko Jaurlaritza

Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundutako egitasmoa

MUNDUKO LANDAGUNEA Granja Modelo s/n - 01192 Arkaute (Araba)
Tel: + 945 12 13 24 - Fax: + 34 945 28 14 22 -wrfsecretary@ruralforum.net

Pribatutasun politika - Erabilera Baldintzak - Kontaktua - XHTML 1.0 | CSS 2 | WAI-AA | TAW 3.0

Baimenduta dago dokumentu honen erreprodukzio partziala edo erabatekoa, betiere irabazi-asmorik gabe egiten bada eta jatorria aipatzen bada.