
Proiektuak
Bizi baldintza oso gogorrak dituzten landa errealitateen existentzia kontutan hartuta, zeinetan bertako biztanleen kezka nagusia elikagaien segurtasuna den eta aurrera ateratzeko elkartasunaren menpe dauden, ML-k garapenean dauden herrialdeentzako Lankidetza Proiektu lerro bat bultzatzen du.
ML-ren izaera landatarra kontutan hartuta, eta ikusirik ildo honetan izan daitekeela Landaguneak eskaini dezekeen laguntza baliagarriena, baldintza batzuk ezarri dira proiektuentzat. ML proiektu hauei laguntzen saiatuko da: landa ingurunean kokatutako ekimen bat izan behar da eta nekazaritza edo abeltzantzarekin erlazioa duena. Honako proiektuak bultzatuko dira; elikagai edo bestelako nekazaritzako edo abeltzantzako produktuen (kotoia, loreak, sendabelarrak, artilea, esnea, gazta, etab.) produkzio, eraldatze eta merkaturazea, abeltzaintzako produktuen inguruko proiektuak (artzaintza,...), azpiegiturak hobetzeari buruzkoak (lurren berdintzea, putzuak, ureztatze sistemak, kortak, biltegiak, makinak,...), nekazaritza prestakuntza tekniko-profesionalaren ingurukoak, etab.
Edozein kasutan ere, ML-ko Zuzendaritza Batzordea da, Idazkaritza Exekutiboaren laguntzarekin, ML-k duen kontaktu sare handiaren bidez jasotzen dituen proiektu guztien artetik zein proiektutan inplikatzen den hautatzen duena.
Nahiz eta ekimen hauek funtsean lankidetza proiektuen alde hainbat erakunde publiko eta pribatuk deitutako laguntza lerroen bitartez finantzatzen diren, ML-k bere Elkartasun Fondo propioa ere badu. ML-ko kide eta laguntzaileei esker elikatzen den fondo honen bitartez, beste bide batzuetatik finantzatzea lortu ez den proiektu txikiak bultzatzeko aukera dugu.


