
Urriaren 19a eta 21a bitartean, Munduko Landagunearen Nazioarteko III. Biltzarra egin genuen, 32 herrialdetako 250 ordezkari inguruko partaidetzarekin.
Donostia izan genuen topaleku, munduko hainbat eskualderen egoera ekonomikoaz, sozialaz eta kulturalaz eta, bereziki, landa-eremuen berezitasunaz eztabaidatzeko.
Hainbat erakunde multilateraletako ordezkariak (FAOkoak, NBEkoak, FIDAkoak eta NMFkoak) solaskide genituela, munduko zenbait eskualdek jasaten duten azpigarapen-arazoen inguruan, nazioartean zer proposamen bideratzen ari diren jakin genuen. Topaketa horri esker, leku eta une berean bildu genituen landa-garapenaren aldeko erakundeak, nekazari-elkarteak, kooperatiba-mundua, sozietate zibileko erakundeak, enpresa-mundua, gobernuak… Eta ondorioz, aukera izan genuen Afrikako, Latinoamerikako, Asiako eta Europako eskualde-ikuspegiak ezagutzeko. Nabarmentzekoa da diagnostiko hutsetik harago heldu ginela, han sortu ziren eztabaidei esker. Eta guztion garapena helburu duten proposamen eta aukera errealak bilatu genituela.

Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundutako egitasmoa
MUNDUKO LANDAGUNEA Granja Modelo s/n - 01192 Arkaute (Araba)
Tel: + 945 12 13 24 - Fax: + 34 945 28 14 22 -wrfsecretary@ruralforum.net
Pribatutasun politika - Erabilera Baldintzak - Kontaktua - XHTML 1.0 | CSS 2 | WAI-AA | TAW 3.0
Baimenduta dago dokumentu honen erreprodukzio partziala edo erabatekoa, betiere irabazi-asmorik gabe egiten bada eta jatorria aipatzen bada.